Sanitas Alcobendas – AMPO Ordizia
Madril aldera bidaiatuko du asteburu honetan Ampo Ordiziak larunbatean ohorezko dibisioko Heineken ligako 14.jardunaldiak jokatzeko. Partidua Las Terrazasen izango da, Sanitas Alcobendasen kontra, 16:00etan hasita. Madrilgo taldea sailkapeneko bigarren tokian dago, 51 puntuekin, Ordiziak baino 11 gehiago. Jokoan dauden bi tituluak, liga eta kopa, lortzeko lehian dago eta honetarako bi fitxaketa berrirekin indartu da, lehen... Read More
Madril aldera bidaiatuko du asteburu honetan Ampo Ordiziak larunbatean ohorezko dibisioko Heineken ligako 14.jardunaldiak jokatzeko. Partidua Las Terrazasen izango da, Sanitas Alcobendasen kontra, 16:00etan hasita. Madrilgo taldea sailkapeneko bigarren tokian dago, 51 puntuekin, Ordiziak baino 11 gehiago. Jokoan dauden bi tituluak, liga eta kopa, lortzeko lehian dago eta honetarako bi fitxaketa berrirekin indartu da, lehen lerroko argentinar bat eta joko-irekitzaile hegoafrikar bat.
Bi taldeen arteko lehen itzuliko partidua Altamiran jokatu zen eta Marotias-Garmendiaren mutilek kontrolpean zuten garaipena zapuzteko armairuko jokalariez baliatu zen Tiki Inchausti entrenatzailea. Hala, txanpon berarekin ordaintzeko gogoz bidaiatuko dute ordiziarrek Alcobendasera. Eguberrietako atsedenaldian Ampokoek entrenatzen segitu dute, sailkapeneko laugarren tokian eta madrildarrei ezustekoa eman nahian. Iaz horrela izan zen, azken segundoan Lander Mujikak transformatu eta berdinketa lortuta. Goierritarrek talde osoarekin bidaiatuko dute eta bigarren lerroko Gonzalo Vazquez argentinarraren debuta aurre-ikusten da.
- Ainhoa Murielen argazkian, Altamiran bi taldeek jokatutako azken partiduaren irudia.