"10 bitxiak"
Aurten saria etxea eta kultura sektoreko dendetan oinarrituta egon da. Eta hauek dira Gipuzkoako merkatariek saritu dituzten dendak. Deba Garaia eskualdekoek Bergarako Gorosti Loradenda saritu dute. Urola Garaikoek Zumarragako Argiki (argi denda). Debabarrena eskualdekoek Elgoibargo MG Etxea Burdindegia eta Bidasoaldekoek Hondarribiako Endanea Elkartea (lorazaintza eta dekorazioa) saritu dute, Donostian Abar Informatika saritu duten bitartean. Donostialdean berriz, Hernaniko Ikusi Makusi (jostailu denda) saritu dute eta Goierri aldean Beasaingo Mujika Aramendia Decoración. Oarsoaldea eskualdean Errenteriako TM Diseño saritu dute eta Tolosaldea eskualdekoek Tolosako Arregi Floristeria (loradenda). Urola eskualdekoek, azkenik, Azkoitiako NHO Ainhoa Etxaniz Estudioa saritu dute.