D’ELIKATUZ ZENTROAK MATAIX SARIA ESKURATU DU
'Nutrizioaren aldeko erakunde ekimen onenaren' sailean jaso du saria Ordiziako D'elikatuz Gastronomia eta Elikadura zentroak Espainiako Nutrizio eta Elikadura Zientzien Akademiaren Mataix Saria jaso du, 'Nutrizioaren aldeko erakunde ekimen onenaren' sailean. Sari bera jaso du Basque Culinary Centerrek ere. Atzo arratsaldean egin zen Mataix akademiaren urteroko ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiko Batzar Nagusietako Areto Nagusian. Igor Eguren alkatea eta Leire Arandia D'elikatuzeko zuzendaria izan ziren saria jasotzen. D'elikatuz zentroari urteetan nutrizioaren alderdi ezberdinak ezagutzera emateagatik eta elikadura eta bizi ohitura osasungarriak sustatzeagatik eman diote saria, eta Basque Culinary Centerri goi mailako sukaldaritzaren eta gastronomia sektorearen ikerketa eta ezagutza zabaltzeagatik. Akademia 2009an sortu zen eta bere urteroko ekitaldia Espainiar estatuko hainbat hiritan ospatu izan du (Bartzelona, Madril, Las Palmas de Gran Canaria...), 2014rako aukeratu den hiria Bilbo izan da. Ekitaldi horretan, akademiakide berrien sarreraz gain, Akademiako Ohorezko Lehendakari José Mataix Verdú jaunaren omenez sortutako Mataix sariak banatzen dira. Lau sari horietako bat 'Nutrizioaren aldeko erakunde ekimen onenari Mataix Saria da' zeina aurreko urtetan, Bilboko Udaleko Nutrizio Komunitarioko Unitateak 2010ean, Dieta Mediterranea Fundazioak 2011n eta CONIN Fundazioak 2013an jaso zuten.