EUSKALDENDAK BILBOKO HIRIGINTZA PLANAREN AURKA
Hirigintza Plan Orokorra azalera handiko establezimenduen onurarako aldatzea akusatu diote udalari
“Euskaldendak” Euskadiko Merkatari Elkarteen Konfederazioak gaur goizean publiko egin du Bilboko udalaren 2014ko irailaren 25eko Bilboko Hirigintza Antolamendu Orokorraren Planean jasotako merkatal erabilera tertziarioa eta ekoizpen erabilera erregulatzen duen akordioaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtso baten aurkezpena.
Euskaldendak-eko bozeramaileen arabera, salaketa honen helburua “udalerriko gainontzeko establezimenduek dituzten betebeharrekin alderatuz, esklusiboki Bilboko Erdiguneko establezimenduen dispentsa” ekiditea eta “etxadi trinkoen baldintza bereziak” errepasatzea dira.
Aldaketa honek aurrez moldatu zen 2010eko Hirigintza Antolamendu Plan Orokorrarekiko aldaketak ditu “europar araudiari balizko egokitzapena aitzakia hartuta, Bilboko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorra Europako araudira erabat moldatua zegoelarik”.
Modu honetara, Euskaldendak-eko bozeramaileek honako salaketa hau egiten dute: “neurrira eginiko hirigintza eragiketa bat dirudi, Bilboko erdigunera eta bereziki Gran Víara azalera handiko establezimenduen eta frankizien sarrera errazteko helburuarekin, erdiguneko merkatari txikiak babesgabe utziaz, udalak marka handiei alfonbra gorria jartzen diela ikusten dutelarik entitate finantzarioen higiezinen interesen alde”.
Merkatariek diotenez, araudi berria diskriminatzailea da, honako adibide hau jarriaz “Alde zaharreko lokal batek merkataritza plan berezia aplikatu beharko du eta baldintzak bete, Plaza Zirkularrean egingo balitz bete beharko ez lituzkeenak”.
Ordutegi liberalizazioa eta neurrirako HAPO
Aldaketa hau Bilboko Erdigunea, Deusto eta Alde Zaharra bezalako ustezko turismo eremuetako ordutegi liberalizazioari gehitu behar zaio. Merkatarien arabera “erraza da imajinatzea banketxeen bulego eraikinen balioaren hazkundea, erabateko ordutegi liberalizazioa eta gainera barne patioen zati baten erabilera onartzen badiete eta hirigintza araudiak bete behar ez badituzte”.