GOROSTI BELARDENDAK JASO DU BOTO GEHIEN ERAKUSLEHIO LEHIAKETAN
Urretxu-Zumarraga ikastolako haurrek atera zituzten zenbaki sarituak D'elikatuzen, atzo.
Ordizian elkarteak jakinarazi ditu dagoeneko Eguberrietan antolatu dituen lehiaketa eta sustapen ekintzen irabazleak. Joan berri diren Gabonetan egindako ekintza nabarmenena dendarien artean egindako erakusleiho lehiaketa izan da, eta bezeroen boto gehien jaso duen komertzioa Gorosti belar denda izan da (157 boto). Urdanet informatika dendak 120 jaso ditu, eta Porfirio Fernandez jantzidendak 96. Hiru saltoki horien jabeek Ordizianeko dendetan truka daitezkeen erosketa txartelak jasoko dituzte.
Ordenagailua Zoilorentzat
Webgunearen bidez lehiaketan botoa eman dutenen artean eskuko ordenagailu bat zozkatu du elkarteak, eta Karmele Zoilori egokitu zaio. Bestalde, Zure Gabonak bildu! kanpainarekin bat eginez Etiopia-Utopiaren lokalean opariak bildu zituztenen artean ere zozketa egin dute. Juan Mari Begiristain (100 euro), Ana Gonzalez (50 euro) eta Inma Bueno (30 euro) izan dira sarituak.
HITZA