Lide Mujikak irabazi du Blue Fridayko 750 euroko saria
Tokiko merkataritza bultzatzeko, Ordizian Blue Friday kanpainaren barruan zozkatu den 750 euroko diru saria Lide Mujika ordiziarrari egokitu zaio. Sariari esker, pasa den ostiral arratsaldean, kanpaina honetan parte hartu duten saltokietan, 750 euro gastatu ahal izan zituen. Mujikak gainera, bere urtebetze eguna zuen ostirala, beraz sorpresa polita Ordizianetik jaso zuena.