MERKATARIAK ERE EUSKARAZ
Udalak euskararen erabilera sustatzeko hainbat merkatariek egindako lana aitortu du
Ordiziako Udala, Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuarekin batera Ordiziako establezimenduen euskararen egungo egoera eta erabilera zein den aztertu du eta hobekuntza proposamenak egin ditu. Ikerketa honetan hainbat datu atera dira. Honenbestez, Ordiziako Udalak euskara gehien zaintzen duten establezimenduei aitortza ekitaldia egin die, hau da, udalerrian euskararen alde lan nabarmena egiten duten establezimenduak zoriondu ditu Udalak.
Ekitaldian azterketaren datu nagusiak azaldu dira, bezeroek bete dituzten inkesten zozketa egin da eta publikoki aitortu zaie establezimendu hauei egindako lana. Bertan, Alkatea, euskara saileko langile zein zinegotzia, Ordizian merkatari elkartearen arduradunak eta noski, establezimenduen ordezkariak egon dira.
http://www.ordizia.eus/euskara-albisteak/2811-merkatariak-ere-euskaraz
Ordiziako udaletxean merkataritzaren alorrean euskara sustatzeko egindako lana aurkeztu zuten atzo Jose Miguel Santamaria alkateak, Aitzol Azpiroz euskara teknikariak, Irati Bereau Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuko kideak eta Jose Ignacio Iturrioz euskara eta hezkuntza zinegotziak.
Udalak, Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuarekin batera Ordiziako establezimenduen euskararen egungo egoera eta erabilera zein den aztertu du, eta hobekuntza proposamenak egin ditu.
Ekitaldian azterketaren datu nagusiak aurkeztu zituzten. 226 establezimendutan egin da galdeketa. Hizkuntzaren ahozko eta idatzizko erabilerak neurtu dira. Emaitzen arabera, saltokietako arduradunen ezagutza oso handia da, %89 ondo moldatzen dira euskaraz edo elkarrizketak euskaraz mantentzeko gai dira. Ahozko erabileran, harreman guztien %68 izaten dira euskaraz edo elebitan, eta udalarekin izaten diren harremanetan erabiltzen da gehien euskara. Langi-leen %69k euskaraz egiten dute lehenengo hitza baina ondorengo elkarrizketan %45era jeisten da erabilera. Gaztelaniaz jarraitzeko joera handia dago.
Idatzizko erabileran, berriz, elementu guztien %36 euskara hutsean daude, %33 ele bietan eta %30 gaztelaniaz. Idatzizkoaz ari direnean, errotulo nagusiak, bisita txartelak, ziguluak, tiketak eta beste hainbat hartzen dira kontutn.
Emaitza horiek eskuetan, udalak emaitza onenak jaso dituzten establezimenduak saritu nahi izan ditu eta diploma bana emango die. Gainera, zozketa egin da inkestan parte hartu duten bezeroen artean.
http://goierri.hitza.eus/2016/06/29/saltokietako-arduradunen-89k-ongi-egiten-dute-euskaraz/