ORDIZIAN ELKARTEAK WEBGUNEA AURKEZTU DU
Ordiziako merkatari eta ostalariak biltzen dituen Ordizian elkarteak eta Ordiziako Udalak sinatutako hitzarmen eta merkataritza planaren baitan adostutako konpromisoak badu beste berritasun bat: www.ordizian.com, Ordizian elkartearen webgunea. Gaur egungo garai eta beharretara egokitzeko urrats modura aurkeztu dute webgunea, eta helburu nagusia elkarteko bazkideen eta bezeroen arteko komunikazioa ahalbidetzea eta erraztea da. D’elikatuz zentroko aretoa baliatu dute Ordizian elkarteko kideek webgunea plazaratzeko. Elkarteko bazkide Ana Hidalgok egin zituen bozeramaile lanak, eta haren ondoan ziren Iñaki Donabera elkarteko lehendakariordea, Edurne Rubio elkarteko bokala eta Josune Insausti Ordizian elkarteko idazkaria.