STOCK ETA KALE AZOKA EGINGO DUTE ORDIZIAN OSTIRALEAN HASITA
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, 17. Stock eta kale azoka antolatuko du martxoaren 1erako eta 2rako. Ekimen honetan bi ekintzak bat egingo dute: stock azoka Plaza Nagusian egingo da, eta kale azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkeztuta.
Dendarientzat eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekintza hau ostiralean eta larunbatean, goiz eta arratsaldez egingo dute beste behin. Produktuetan beherapen handiak aurkitzeaz gain, stock eta kale azo-
kako edizio honetan parte hartzen duten Ordizian elkarteko saltokietan trukatzeko 50 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dira. Eta txikientzat, larunbatean, haur txokoa jarriko dute puzgarri eta beste aukerekin, stock gunean.
Ordiziako 14 saltokik parte hartuko dute edizio honetako stock azokan; kale azokan, berriz, herrigune historikoko 10 saltokik eta Plaza Nagusiko 4 saltokik. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batean, haien produktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez.
https://goierri.hitza.eus/2019/02/27/stock-eta-kale-azoka-egingo-dute-ordizian-ostiralean-hasita/