Talogintza tailerra otsailaren 13an izango da
Antolatzen ditugun kultur ekintzen artean arrakastatsuenetakoa izaten da talogintza tailerra, parte-hartze aldetik behintzat, eta aurtengoan ere taloak egiteko bilduko gara otsailaren 13an, 18:00etan, Beasaingo Arriaran auzoko Intxaurpe elkartean.
Segurako talogileek orea prestatuko dute eta, ondoren, mahaietan banatuko da, parte-hartzaile bakoitzak bere taloa egin dezan. Jarraian, sutan erre eta hirugiharra, gazta, txistorra edo txokolatea tartean dutela dastatuko ahalko dira.
Parte hartu nahi izanez gero, otsailaren 8ra arteko epea izango da izena emateko. Horretarako,
gurekin harremanetan jarri beharko duzue. Helduek 4 euro ordainduko dute eta umeek, berriz, 2 euro.