Baina Ama, MUTILEK ZUTIK iten dute pixa!
Gaur goizian esaldi honekin hasi dugu eguneko lehen elkarrizketa eta idazki honi bidea eman dion hausnarketa… Dutxatzen ai nintzan nere ia 4 urteko semia, esnatu berritan bainu-gelara sartu, eta pixa zutik egin nahi zula esan didanean; harrituta, baino zalantzarik gabe ezetz esan diot, mesedez komunian eserita egiteko pixa, beti bezela…harek ezetz, bere zakila esku artian …