BIZITZAK erdigunera!
Greba Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitzen du.2019ko greban, zaintzen gatazka azaleratu nahi dugu, bereziki, gure diskurtso eta ekintzetan.
Ongizatea eta aberastasuna sortzen duten eta bizitza aurrera ateratzeko baliatzen ditugun jarduera guztiak LANA dira, ordainduak izan edo ez. Gurejendartean, bi espaziotan sailkatu dira jarduera horiek, espazio publikoan etapribatuan, eta ondoren, lan produktibo eta erreproduktibo gisa bereizi dira.Ikuspegi horren arabera, diru truk egiten dena baino ez da lan produktiboa, etaemakumeok* dohainik egiten ditugun lanak, berriz, erreprodukzioarekin, maitasunarekin eta familiarekin lotzen dira, eta hala ezkutatu egiten dira, eta balioa kentzen zaie.Aipatutakoa modu intuitiboan ikustea ahalbidetzen du Izeberg-aren irudiak. Ikustezinaren ideia funtsezkoa baita sistema sozioekonomikoa ulertzeko. Izeberg-aren metafora erabiltzen da ekonomia grafikoki irudikatzeko eta horrekin batera, beren artean barne prozesu propioa duten bi eremu desberdineierreferentzia egiteko. Beste era batera esanda, ikustezina den eremuan, naturatik lortutako baliabideak, zaintza eta etxeko lanak barneratzen dira eta aldiz, ikusten den eremuan, merkatu kapitalista, ekonomia finantzarioa eta Estatua barneratzen dira.Emakumeek egindako lan eta zaintzaren ondorioz soilik jarrai dezakesistema ekonomiko eta sozialak funtzionatzen, honetxek sostengatzen baitu izeberg-a bere osotasunean. Hau dela eta, lan bezala errekonozitutaegon behar lirateke.