Ertzetik erdira: Herri hezitzailea plazara!
Apirilaren 7an, 17:30etan HITZALDIA Maialen Arregi Hiritik At eta Maite Azpiazu Oinherri Nolako Itxura daukate herri hezitzaileak? Apirilaren 9an tailerra haur, gaztetxo eta familientzat TAILERRA.
HITZALDIA: Apirilak 7 osteguna 17:30etan plazan
- Maialen Arregi Hiritik At eta Maite Azpiazu Oinherri ko kideen hitzaldia
- Nolako Itxura dauketa herri hezitzaileek? ba al dago plaza hezitzailerik?
TAILERRA: Apirilak 9 osteguna 11:00etan plazan
- Haur, gaztetxo eta familientzat
Zertan oinarritzen da herri antolamendua herri hezitzailearen ikuspegitik?
Parte hartzea hiri edo herrigintza alorrean helduen esparru lehor bat bezala ulertzen den garai hauetan, Hiritik-At kooperatibak eta Oinherri-Herri hezitzaileen elkarteak “Herri antolamendua herri hezitzailearen ikuspegitik” liburuxka aurkeztu berri dute elkarlanean, hau beste era batera egin daitekela erakutsiz eta animatuz.
“Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzea; hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea; eurek eraikitako aisia hezitzailea eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta ingurumen kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartzea, eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.” (herrihezitzailea.eus)