Euskal Herriko Mus Txapelketarako kanporaketa urtarrilak 25 ostirala
Urtarrilak 25 ostirala, gaueko 22:00etan, Joxepanen jokatuko da. Izen ematea bertan izango da bikoteko 20 eurotan. Txapeldunak sailkapena eta afaria irabaziko ditu. 2019ko otsailaren 23an, Gipuzkoako finala, Zaldibian jokatzeakoa dela aurreratu dezakegu.
Joxepane Herri Ostatuaren eskutik Txapeldun eta txapeldun ordearentzako afaria izango da saria eta nola ez otsailaren 23an Zaldibiako herri antzokian burutuko den Gipuzkoako finalerako sailkapena.
Hona Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatzen hasi zenetik, Zaldibiak izan duen ordezkaritzaren inguruko informazioa:
- Altzo Txiki eta Joxi Euskal Herriko X.Mus Txapelketan laugarrenak. Jexux Mari Jauregi Altzo Txiki eta Joxi Etxeberria laugarren postuan geratu dira gaur Uztaritzen jokatu den Euskal Herriko X. Mus Txapelketan. www.ehmus.eus
- 2018. urteanZaldibiatik 3 bikote sailkatu dira EHmuseko Gipuzkoako finalera.21 bikotek parte hartu dute Zaldibiako Joxepanen jokatu den Euskal Herriko Mus txapelketako kanporaketan. Txapeldunak Jexux Jauregi "Altzo txiki" eta Joxi Etxeberria izan dira, txapeldun ordeak AItor Jauregi eta Mikel Luloaga "Lulu" eta hirugarren sailkatuak Juan Martin eta Jon Luloaga aita semeak.
- 2017. urteanIdoia Aristi eta Ixa Lizarragak ordezkatu zuten Zaldibia Gipuzkoako finalean.
- 2016. urtean 11 bikotek parte hartu zuten.Ugaitz ArangurenPungi-Iker IrastorzaIker txikieta Garikoitz Nazabal-Josu IrazustabarrenaOtseitza-k osaturiko bi bikoteek ordezkatu zuten Zaldibia Gipuzkoako finalean.
- 2015.urtean19 bikotek parte hartu zuten.Txapeldunak Ugaitz Aranguren eta Iker Irastorza; 2.ak Aranzabe eta Pirulo; 3. Sailkatuak Altzo Txiki eta Agirre. Hirubikoteek ordezkatu zuten Zaldibia Euskal Herriko Mus Txapelketan.
- 2014 urtean, 16 bikotek parte hartu zuteneta Ganzaraindar bixkiak eta Pajares-Nazabal bikoteek ordezkatu zuten Zaldibia Euskal Herriko Mus Txapelketan.
Euskal Herriko Mus Txapelketako informazio guztia www.ehmus.eus atarian eta hemen.