Euskal segalariek podiuma zapaldu dute Austriako Moosdorfen
Abuztuaren 16an, taldekako sega txapelketa jokatu zen Austriako Moosdorf herrian, eta euskal segalariek emaitza bikainak lortu zituzten hainbat kategoriatan. Guztira, Euskal Herriko lau taldek hartu zuten parte, eta horietatik hiruk podiumean amaitu zuten.
Gizonezkoen sega handiko kategorian, laugarren postua lortu zuten Altzo Jauregi, Bixente Mitxelena, Oier Urkola eta Manex Olaizek.
Bestalde, emakumezkoen sega handiko kategorian, bigarren postua eskuratu zuen Euskal Herriko, Suitzako eta Bavariako segalariek osatutako taldeak. Taldean aritu ziren Alaitz Imaz eta Inge Goikoetxea euskal segalariak, Margrit Föhn suitzarra eta Steffi bavariarra.
Horrela, parte hartu zuten lau euskal taldeetatik hiruk podiuma zapaldu zuten, eta euskal segalariek maila ona erakutsi zuten nazioarteko lehian, Almitza Sega Elkartetik esan dutenez.













