Herri-Programa osatzeko lan-saioen data aldaketa
Bihar hastekoak genituen herri-programa osatzeko gaikako lan-saioak, baina greba feministaren hitzaldia ere bihar denez, saioen egitaraua ASTEBETEZ ATZERATUko da. Hala, lehen saioa 28an izango da Antzokian eta Aralar izango dugu hizpide.
Hauteskunde lanketaren baitan, Herri-Programa osatzeko lanetan murgiltzera goaz datozen asteetan. Hori dela eta, hiru deialdi egin ditugu gure kidegoa saioetara gerturatu eta ekarpenak jaso asmoz.
OTSAILAK 28, OSTEGUNA, 19:30-21:00 ANTZOKIAN: ARALAR, saio monografikoa.EHBilduk eskatuta hainbat teknikarik idatzi duten Larreen Antolamendu Planaren aurkezpena egingo da, teknikoen beraien eskutik.
MARTXOAK 7, OSTEGUNA, 19:00-20:30 KIMUENEN: Euskara, Kultura, Kirola, Gazteria, Parte Hartzea eta Hirigintza gaiak landuko dira.
MARTXOAK 14, OSTEGUNA, 19:00-20:30 KIMUENEN: Zerbitzuak, Aniztasuna, Berdintasuna, Ongizatea eta Ingurumena arloak landuko dira.
Bertaratzeko deia egiten dizuegu. Denon artean, zurekin!
Zaldibiko EHBildu