Martxoak 6 asteazkena, taloaren inguruko festa
Aurten ere, Jubilatu elkarteak taloaren inguruko festa antolatu du datorren asteazkenerako.
Beti bezela, Udaletxe azpian jarriko da talo postua eta Beti Gazte tabernan banatuko dira edariak.
Herritar guztiei irekia da eta taloa gustoko dutenek, bertaratu daitezela garaian.
- EGUNA : martxoak 6 asteazkena
- ORDUA : 18:00 (umeak), 18:30 (jubilatuak) eta 19:00 (gainontzekoak)
- LEKUA : BETI GAZTE tabernaren aurrean
Tartekoa aukeran : hirugiarrea, txorizoa, gazta eta txokolatea.
- Taloa hutsik , euro batean
- Taloa bi osagaiekin, bi eurotan (jubilatu eta 18 urtekoz beherakoentzat)
- Taloa bi osagaiekin, hiru eurotan (gainerako herritarrentzat)
- Edaria barne: ura, ardoa, freskagarriak,…
Hurbiltzen diren txikiak, talo-jotzeko aukera izango dute.Trikitixak animatuko du ekitaldia