Saturdiko bira eguraldi paregabearekin
Gailurrerantzek igandean antolatutako mendi ibilaldia arrakastatsua izan da
Jende asko animatu da martxoaren 31n egindako mendi irteerara. Eguraldia lagun, adin ezberdineko herritarrek osatu dute ibilbidea. Xapre ere atera da trikitixa hartuta mendizaleei agur egitera. Saturdin bazkaldu eta "altxorraren bila" jolasean ibili ondoren, plazan eman zaio bukaera egunpasa polit honi.
Ibilaldian parte hartzerik izan ez duenak, beste edonoiz egiteko aukera izango du; izar laranjek erakusten dute 7 kilometro dituen zirkular honen nondik norakoa.