Udaberriko solasaldia arrakastatsua izan da
Esker onak eleberria izan dute hizpide irakurle taldekoek
Delphine de Vigan idazle frantsesaren liburua proposatu zen udaberrirako eta oso harrera ona izan du Aiora Jakak itzulitako eleberri laburrak.
Irakurgaiaren ertz desberdinak landu dituzte Karmele Etxaberen gidaritzapean eta saio osteko mokaduarekin bukatu dute ekitaldia.
Epe laburrean emango da jakitera zein izango den udako irakurketa proposamena.
Jatorrizko albistea irakurri.