Udako irakurgaia TERMITA da
Garazi Albizuaren eleberri honek 2025eko Euskadi Literatur Saria irabazi zuen
Santurtziar idazlearen Termita liburua da Zaldibiako Irakurle Taldeak udarako proposatutako irakurgaia. Bego Montoriok ekarri du euskarara.
Amonarekin bizi den eta teleoperadore diharduen emakume jada ez hain gazte baten egunerokoa kontatzen du Termitak, lehen pertsonan. Ahots narratibo hori errebeldea eta makarra da, aurretik ezin iragarrizkoa eta ironikoa.
Solasaldia irailaren 17an egingo da, 19:00etan Karreaneko ganbaran.
Jatorrizko albistea irakurri.