XXX. Dantzari txiki eguna apirilaren 3an
Apirilaren 3an berreskuratuko dugu XXX.Dantzari txikien eguna. Zaldibiko Iztueta dantza taldeaz gain, Ibarratik, Ordiziatik, Beasaindik eta Legorretatik bertaratuko dira dantzariak.
Aurten XXX.Dantzari txikien eguna ospatuko dugu apirilaren 3an.
Honako dantza taldeak izango ditugu herriko kaleak alaituz:
ALURR – IBARRA
AMETS BIDE – ORDIZIA
AURTZAKA – BEASAIN
IRRINTZI ALAI – LEGORRETA
IZTUETA – ZALDIBIA
Honako egitaraua antolatu dugu:
- 11:00etan HAMAIKETAKOA
- 12:00etan DESFILEA
- 13:00etan JAIALDIA
- 14:00etan AMAIERA
Besterik gabe, guztiok gonbidatuta zaudete egun polit hau pasatzera!