Emakumeen nazioarteko egunean herriko eragile ugari atera ziren kalera: koordinadora feminista, Bitartean merkatarien elkartea, ikastetxeak, Itaia...
Elkarretaratzea egin dute iluntzean Idiazabalgo plazan Aizan! talde feministak deituta. Idiazabalgo Udalak ere bat egin du herriko talde feministaren deialdiarekin. "Denon bizitzak erdigunean" aldarrikatu dute.
Mutiloarrak plazan elkartu dira emakumeen aldeko aldarrikapenak oihukatzeko.
Goierriko Koordinadora Feministak mobilizazio nagusia Beasainen egin du iluntzean. Ordiziatik eta Lazkaotik bi zutabe iritsi dira. Jendetza elkartu da Beasaingo manifestazioan. "Denon bizitzak erdigunean" aldarrikatu dute.
Elkarretaratzea egin dute 18:00etan, Aiuri talde feministak antolatuta. Legorretako Udalak ere bat egiten du deialdi horrekin.
Emakumeek ezin dituzte zaintza lan guztiak beren gain hartzen jarraitu nabarmendu dute, besteak beste. "Lore zapaldu eta isolatua izatetik lore sorta indartsua izatera igaro nahi dugu".
Eskualdeko elkarretaratze orokorrera joan aurretik, Lazkaoko Talde Feministak antolatuta herrian egin dute bilkura. "Erdigunean bizitzak" jarri beharra aldarrikatu dute.
Beasaingo sei eskoletako ikasleek, Martxoaren 8a ardatz haruta, ohialak apaindu dituzte. Loinazko San Martingo plazako kioskotik zintzilik jarri dituzte
Asteazkeneroko azoka izan da plaza nagusian. Horren harira, "ortuen onena eskaintzen duten emakume baserritarren lana aintzatetsi eta balioetsi" dute eta aurretik lan egin duten emakume guztiak izan dituzte gogoan.
Beasaingo Udalak emakumeen etxea sortzeko prozesu parte hartzailearekin hasteko konpromisoa hartu du gaur, Emakumeen nazioarteko egunaren harira eguerdian egindako elkarretaratzean. Denera, zazpi ardura hartu ditu udalak.
Domingo Agirre ikastetxeko ikasleek egin dute, Martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat eginez. Udaletxean ere izan dira, eta udal langileei, alkateei eta zinegotziei buruzko datuak ezagutu ahal izan dituzte. Koldobike Olabide Legazpik izan duen bigarren emakumezkoa alkatea da.
Emakumearen Egunean, plazan ordu laurden batez elkartuta egon dira herritarrak. Gaur egunean zehar eta larunbatean dituzte ekimen gehiago.
Idiazabalgo Udalak gizarte, ekonomia, ingurumen eta gobernantza ereduak birplanteatu nahi ditu, "berdintasun-arrakalak gutxitzeko asmoarekin"
'Emakume jaio zara-hilerokoa izango duzu-ama izango zara’ erakusketa jarri du ikusgai Jennifer Arevalo da Silvak (Villabona, 1989) Legorretako udaletxean, ostiralera arte. Bere esperientzia pertsonalean oinarrituta, doluari tokia egiteko bidaia bat da.