Mendi maratoiaren 22. edizioak bere profilik epikoena erakutsi ahal izan dio munduari, sei orduko emanaldi gogor eta zorrotzari esker. Audientzia errekorrak haustea lortu du, 762.447 bistaratzerekin.
Aurtengo Zegama-Aizkorrik utzitako irudi bitxietako bat Bidarte eta Ultzama arteko jaitsieran bizitakoa izan da. Dozenaka korrikalari ageri dira bideo batean aldapa lokaztuan txirristan ibiliko balira bezala maldan behera. Ikusi bideoa albiste barruan.
Giro makurrak erasanda jokatu zen atzo Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 22. edizioa, eta eguraldi horrek tamaina bereko argazkiak utzi zituen: korrikalariak eta zaleak blai, oinetako lokaztutak, baina baita helmugako poz uneak ere. Albiste barruan dituzue irteerako, Otsaurteko, Sancti Spirituko eta helmugako argazkiak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 13:00ak aldera izan da ezbeharra Aizkorriko gailurretik gertu. Zauritu larriena Donostiako Ospitalera eraman dute, eta bestea Zumarragakora.
Eguraldiaren baldintza zorrotzen pean jokatu da gaur Zegama-Aizkorri 22. mendi maratoia. Manuel Merillas espainiarra (3:42:01) eta Daniela Oemus (4:31:54) alemaniarra izan dira irabazleak, eta Aritz Egea urretxuarra eta Oihana Kortazar elgetarra lehen euskaldunak. Albiste barruan duzue mendi maratoiaren laburpen bideoa.
Goi mailako mendi ultratrailetan lehenbiziko garaipen sonatua lortu du 34 urteko korrikalariak. Caitlin Fielder zeelandaberritarra eta Theres Leboeuf frantziarra sailkatu dira ondoren.
Andraiztik behera irauli du gizonezkoen lasterketaren burua, eta Elazzaoui marokoarrarekin buruz buruko estua jokatuta irabazi du Zegaman, bere 7. partaidetzan. Jonathan Albon ingelesa sailkatu da hirugarren.
Inoizko partaidetzarik handiena izan du gaztetxoen probak, 88 korrikalarirekin.
Goizeako 09:00ak puntuak zirela abiatu da 2023ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Ibilbidean aldaketa egin behar izan dute antolatzaileek, eta gailurreria saihestuz, Aizkorritik Arbelarrera jaitsiko dira zuzenean mendi korrikalariak, eta 300 metro laburragoa izango da lasterketa. Euri-jasa handi baten pean abiatu dira, eta mendian sentsazio termikoa 0 gradu ingurukoa dela adierazi dute.
Lokatzezko 42 kilometro dituzte aurretik bihar Zegaman, eta eguraldiaren baldintzak zorrotzak izango dira. Albiste barruan aurkezpenaren bideoa eta hautagai nagusien adierazpenak.
16 eta 18 urte bitarteko lasterkariak, 10:30ean abiatuko dira.
Next Gen Serietako bi probetatik lehena izango da aurten Zegamako XII. Junior traila. Gazte askok eman du izena. Manex De Prado, Ugutz Sudupe, Xabier Barandiaran, Aratz Diaz de Espada eta Telmo Iturbe dira parte hartuko duten goierritarretako batzuk. Bihar goizean jokatuko da.
Goierriko Gurutze Gorriak 50 boluntario pasako taldea mugiaraziko du hiru egunetan lasterkarien eta ikusleen osasuna eta segurtasuna bermatzeko. Aholkuak ere eman dituzte.
Eskarmentuak ematen duen ikuspegiarekin hitz egiten du mendi probetan darabilen jardunaz Oihana Kortazarrek (Elgeta, 1984). Orain hamarkada bat bitan irabazle izana da. Zoru lehor eta giro epela nahiago badu ere, euriak eta lokatzak euskal korrikalariei mesede egin dakiekeela nabarmendu du.
Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikala jokatu da gaur arratsaldean. Ibilbidea aldatu egin dute antolatzaileek, eguraldiagatik. Emakumezkoetan lehenengo goierritarra Ainhoa Sanz urretxuarra izan da, laugarren postuan sailkatu da. Gizonezkoetan lehenengo goierritarra, Jon Ander Aranburu legazpiarra, hamahirugarren postuan.
Antolatzaileek helmugara azkena iristen dena irabazlea bezain ondo zaintzen dute. Erratz taldeak proba osoa azken sailkatuarekin egiten du, helmugara gehienezko denboraren barruan hel dadin. Aimar Lizarazu idiazabaldarra da talde horren koordinatzailea, eta hark kontatu ditu izan ohi dituzten gorabeherak.
Lasterketa gogorra dela diote denek, «errespetua» ematen duela, baina bertan sortzen den giroak eta zaleen berotasunak animatzen ditu parte hartzera Igone Campos zumarragarra, Gari Bravo lazkaotarra, Mayi Mujika urretxuarra eta Unai Aierbe zegamarra.
Bederatzigarren aldiz lehiatuko da Manuel Merillas (Valseco, Espainia, 1991) Zegamako mendi maratoian. Iaz hirugarren izan zen, eta aurtengo edizioa irabazteko hautagai nagusietako bat da. Iganderako iragarrita dagoen giro euritsuak kalte baino mesede egiten dio, euriarekin entrenatzera ohitua baitago. "Eguzkiarekin etxean geratu ohi naiz, ez naiz ateratzen entrenatzera".
Eguraldia euritsua eta biharko iragarpenak aintzat hartuta erabaki dute antolatzaileek ibilbidea aldatzea. Azkenean ibilbidea 4,2 kilometrokoa izango da eta 756 metroko desnibela izango du. Proba osoa kronometratua izango da, Zegamako plazatik irteten denetik Itzubiagako txabolaraino, bertan amaituko baita Kilometro Bertikala.
2023ko Zegama-Aizkorri gehigarria lortzeko bete ezazu mesedez azpiko formularioa: