“Ezkerreko ideiak konplexurik gabe” defendatzen dituen alderdia da Irabazi Ordizia

Irabazi_Ordizia

Irabazi Ordizia alderdiko hautagaiak programaren aurkezpenean / Arkaitz Apalategi

Marijo Vazquez hautagaiak azaldu duenez, programaren puntu nagusiak “lanaren banaketa, gardentasuna eta parte hartzea” dira, besteak beste, hondakinen inguruan galdeketa bat egitea proposatu dute. Ezker Anitzan, Equon eta hainbat gizarte mugimendutan aritutako jendeak osatzen du Irabaziren zerrenda Ordizian. Alderdiaren webgunea ere aurkeztu dute.

Maiatzeko hauteskundeetara begira prestatu duten programan, berriz, hamar puntu nabarmendu dituzte Ordiziako hautagaiek:

  1. Langabeziaren eta ezberdintasunen aurrean lana banatzea.
  2. Gehiengoaren inposaketaren aurrean, gardentasuna bermatzea eta kontrola herritarren esku egotea. Udaletxe abegikorra eta partaidetza bultzatzen duena.
  3. Urbanismoaren inguruko egoeraren, garraioaren eta Ordiziako trafikoaren azterketa egitea.
  4. Etxebizitza hutsak jendearen zerbitzura jarriko dira, bigaituz, alokairu sozialak bultzatuz eta espekulazioa zigortuz (etxe hutsik ez, ezta aterperik gabeko jenderik ere).
  5. Euskara bultzatu, euskaltegien doakotasuna sustatuz eta bazterketan oinarritutako politikak baztertuz.
  6. Sormen artistiko irekita eta horretarako bidea erraztea. Irakaskuntza publikoari babesa ematea. Doako komunikaziorako eskubidea izatea. Kirola gehiago sustatzea.
  7. Iraunkortasunerako, bertako ekonomiarako eta guztien onerako lan egitea, auzoen arteko orekaren aldeko apustua eginez. Segurtasun gehiago izatea.
  8. Oroitzapen demokratiko bat ereitea, fanatismo frankista eta fanatismo terroristei garantzia kenduz, elkarbizitza hobe baten alde lan eginez. Solidaritateari bultzada bat ematea.
  9. Berdintasunerako Zuzendaritza sortu, udal politiketan genero ikuspegia bermatzeko.
  10. Karguen soldatzen mugatzea, ustelkeriaren pertsekuzioa eta erantzukizun politika.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend