Julen Agirreburualde legazpiarrak, bi domina eskuratu ditu
Transplantatuen Espainiako Txapelketan, Julen Agirreburualde legazpiarrak bi urrezko domina lortu ditu txirrindularitzan asteburuan, erlojupekoan eta errepidean.
Julen Agirreburualde, bi dominekin. Julen Agirreburualde legazpiarrak bi urrezko domina lortu ditu txirrindularitzan, erlojupekoan eta errepidean, Transplantatuen Espainiako Txapelketan. Duela 13 urte giltzurrun-transplantea jaso zuen bere aitarengandik. Lehen aldia zuen txapelketa hauetan, eta esperientzia berezia izan da, kirol emaitzatik harago ere.
Urte hauetan guztietan txirrindularitza utzia izan badu ere, ALCER eta Deporte y Trasplante España elkarteen berri izan eta bere egoera berrian berriro kirola era osasuntsu batean egiteko aukera ezagutu zuenean berriro heldu zion txirrindularitzari eta kirolari, eta lehiatzeari.
Logroñon (Espainian) irailaren 3tik 6ra bitartean jokatutako XII. Juegos Nacionales de Trasplantados ekitaldian parte hartu du diziplina desberdinetako ehunka kirolarirekin batera. «Transplante bat jaso izanak ez duela esan nahi kirolari edo bizimodu aktiboari agur esan behar zaionik» aldakarrikatu dute.
Legazpiarrarentzat, beraz, bi dominak baino gehiago izan dira. Duela 13 urte hasitako bide baten beste urrats bat izan dira. Eta, batez ere, beste pertsona askori erakusteko modu bat: transplante baten ondoren bizitza ez dela amaitzen, kontrakoa baizik.
Jakina, Agirreburualdek, organo-emaileak gogoan izan dituzte. «Haiei eta haien familiei esker izan duten parte hartzaile guztiek bizitzeko bigarren aukera bat, eta gaur egun kirolean gozatzen eta lehiatzen jarrai dezakete».
Bi dominak lepoan, beraz, mezu argi batekin itzuli da Legazpira: «Bizitza dago transplantearen ondoren. Eta bizitza hori, ahal den neurrian, kirola eginez ere bizi daiteke».













