Finalaren ateraino, joka

Osinalde taldeak 24 -21 galdu du Herriarteko bertso txapelketako finalaurrekoa, Bergaran. Amasa-billabonarrak igaro dira finalera. Lanarekin gustura geratu dira bertsolari gabiriarrak, hala ere

GIPUZKOAKO_HERRIARTEKO_BER

Gabiriako Osinalde bertsolari taldea finalaren atarian geratu da, 2017ko Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan. Finalaurrekoa larunbat arratsal-dean jokatu zuten Endika Igartzabal, Gorka Maiz eta Aratz Igartzabal gabiriarrek, Bergarako Udal Pilotalekuan, Amasa-Villabonako Am…ona taldearekin (Amaia Agirre, Beñat Iguaran eta Ander Goikoetxea). Epaileen puntuaketan 24 eta 21, Beterrikoei eman zieten garaipena.

Bertso aldetik, printza doto-reak eta orokorrean saio ona egin zuten sei bertsolariek. Lehia aldetik, oso paretsu joan zen dena, azken emaitzara arte. Talde bakoitzak poto bana egin zuen; hori ere berdin.

Umoretik joan zen saioaren gehiena. Kartzelakoan bertsoaldi onak egin zituzten, eta Endika Igartzabal luzitu zen. Pertsonaien ariketan, Tartalo jarri zieten gabiriarrei; Carrero Blancotik bueltan ibili zen Gorka Maiz. Kopletan ere umorez aritu ziren.

Finalaurrekora iristea jada saria baldin bazuten, finalean sartzeko ere merituak egin zituen Osinaldek. Kokildu gabe. Pasatu ez arren, gustura geratu da hirukoa Herriartekoko lanarekin.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend