Arri BKLko neskek Gernikan jokatuko dute etzi
Gainerako mailetako saskibaloi taldeak ere martxan dira dagoeneko. Euskal Ligako lehenengo mailako senior neskek lehenengo partida Durangoko Tabirakoren aurka jokatu zuten larunbatean Antzizarren eta 38-91 galdu zuten. Bigarren jardunaldian, Gernikara ...
Gainerakoan, zortzi taldek jokatuko dituzte partidak Antzizarren. Larunbat goizean, partaidetzako taldeak ariko dira, infantil txiki neskak 09:15ean, infantil handi neskak eta mutilak 10:55ean, infantil tiki mutilak eta kadete mutilak 12:30ean.
Arratsaldean, beste bi partida jokatuko dituzte: junior neskek 16:00etan eta junior mutilek 18:00etan. Idiazabalgo infantil handi neskek Zelaan jokatuko dute 11:00etan.
Gainerako talde guztiek etxetik kanpo jokatuko dute.