Zaldibiarrek eutsi diote Izan Kantuz erronkari

Hasi da Zaldibiako Izan Kantuz erronka. Arratsaldeko 17:00etan plazan bildu dira partehartzaileak, eta kalejiran joan dira Herri Antzokiraino. 18:00etan puntuan ekin diote kantuari, eta bihar iluntzeko 20:00ak arte etenik gabe ariko dira herritarrak kantuan. Herriko umeak izan dira kantuan hasten lehenetakoak, Porrotx pailazoa lagun zutela. Bidelagun gehiago ere izango dituzte datozen orduetan, hainbat kantari ezagun ere izango baitira Zaldibian; horietako batzuk dira  Mikel Markez, Zuriñe Hidalgo (Hesian), Maider Zabalegi (Alaitz eta Maider, Miren Fernandez, Jon Urdangarin (Drindots) edota Xabier Saldias (Egan). Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreek ere parte hartuko dute egitasmoan.

EGITARAU OSOA

Gaur, ostirala
·
 17:00: Zaldibiako plazatik kalejiran abiatuko gara txistularien gidaritzapean Herri Antzokira.
· Bertan Izan Kantuz erronkari hasiera emateko ekitaldia.
· 18:00: Izan Kantuz erronkari hasiera emango zaio.
· 18:30: Porrotxen bixita eta kantuak.
· 18:45: Alaitz eta Maider taldeko Maider Zabalegi abeslaria kantari.
· 20:00: Mikel Markez abeslaria kantari.
· 20:00-21:30: Ordiziako eta Beasaingo kantu Jirek Zaldibiako kaleak alaituko dituzte.
· 23:00: Abarlotz Olano abeslari zaldibitarra kantuan.
· 01:00: Naroa Gaintza abeslaria kantuan
· 02:00: Gureran taldeko Manex Mendizabal
· Sukaldea eta taberna irekita egongo dira 26 ordutan zehar eta gosari bereziak eskainiko dira karpan.

Bihar, larunbata
·
 09:00: Zubi Buru elkartekoen eskutik txokolatada karpan
· 11:00: Miren Fernandez abeslaria
· 11:30-13:30: Plentziako kantu Jirako lagunak alaituko dituzte Zaldibiako kaleak.
· 12:00: Hesian Taldeko Zuriñe Hidalgo izango dugu kantari
· 13:00: Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreak izango ditugu kantari
· 14:00: Herri bazkaria. Txartelak tabernetan salgai. Helduak 16€ eta haurrak 5€tan.
· 17:00: Drindots taldeko Jon Urdangarin
· 18:00-19:30: Andoaingo kantu Jirakoak,  Zarauzko Montetxio korua eta Lasarteko Xumela Koruko lagunak alaituko dituzte Zaldibiako kaleak.
· 19:00: Egan taldeko Xabier Saldias, Idoia Uralde eta Julen Iraola
· 20:00: Amaiera ekitaldia

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend