Iraitz Zubizarretak ezin izan du B serieko lau eta erdiko finala irabazi
Iraitz Zubizarreta pilotari ataundarrak B serieko lau eta erdiko txapelketako finala jokatu du du gaur, Amianoren aurka. Ataundarrak 18 eta 22 galdu du. Partida hobeto hasi du, baina pixkanaka Amiano nagusitu egin da eta partida ia guztian aurretik joan da. 10-19 jarri da aurretik. Ataundarra gerturatu egin zaio, baina ez du harrapatzea lortu.
Finala Irungo pilotalekuan jokatu da eta harmailetan ataundar asko izan dira, Ataungo Udalak Zubizarreta animatzera joateko autobusa antolatu baitu.













