Haritz Goena aizkolaritzako 3. mailako finalera
29 aizkolarik parte hartu zuten larunbatean Lazkaoko lehian. Hirugarren mailako kanporaketa zen, eta lehen seiak sailkatzen dira finalera.
Finalera sailkatu ziren 6 aizkolariak.Ibon Errazu Euskadiko aizkolaritzako hirugarren mailako kanporaketa jokatu zen larunbatean Lazkaon. Bertan, 29 aizkolarik parte hartu zuten, eta bakoitzak 54 ontzako lau enbor zatitu behar zituen. Lehen seiak finalerako saikatzen ziren eta horienartean Haritz Goena lazkaotarra dago. Ioritz Gisasolak amaitu zituen lanak azkarren 9.10 minutuan, Julen Kañamaresek bigarren 9.28an, Borja Fernandezek hirugarren 9.39an, laugarren Txomin Amundarain 9.54ko denborarekin, bosgarren Aritz Oiarbide 10.38an lanak amaiturik eta seigarren Goena 10.43ko denbora eginik.













