Aiara Garaialde segurarra eta Adrian los Arcos nafarra nagusitu dira Idiazabalgo mendi duatloian
Josu Urrestarazu eta Ainhoa Markinez idiazabaldarrak bigarren postuan sailkatu dira
Gaur arratsaldean Idiazabalgo mendi duatloia jokatu da. Emakumezkoetan Aiara Garaialde segurarra nagusitu da. Bigarren postuan Ainhoa Markinez idiazabaldarra sailkatu da eta hirugarrenean Maitane Garmendia ibarratarra. Gizonezkoetan Adrian los Arcos (Untzue, Nafarroa) nagusitu. Bigarren postuan Josu Urrestarazu idiazabaldarra sailkatu da eta hirugarrenean Gexan Albisu oiartzuarra. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren (EHMDZ) baitako zazpigarren lasterketa izan da, eta Euskal Herriko txapelketa ere jokatu da bertan. Garaialde eta Los Arcos dira Euskal Herriko txapeldunak, beraz.













