Lazkao Txikiren ateraldiak gogoan

Itzal luzea utzi zuen Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolariak. Haren bertsokera gogoan dute askok oraindik, baina baita haren izaera, irudimena, umore fina eta ateraldiak ere. Lazkao Txikiren lagun eta bertsokide izan ziren Iñaki Murua eta Mikel Mendizabal bertsolari goierritarrak. Lazkao Txikiren emariak: bertsoak, kontuak eta komeriak hitzaldia egin zuten atzo, Lazkaoko Gerriko Txokoan.

Hitzaldi horretako pasarte batzuk daude jasota bideo honetan, laburpen moduan. Asteburuan, bideo osoa ikusgai izango da, goiberri.eus webguneko multimedia atalean.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend