Iñaki Olano eta Ainhoa Sanz garaile Gabiriako Leharrei mendi lasterketan

Ibilbidea osatzeko eguraldi paregabea izan dute parte hartu duten 115 korrikalariek

Iñaki Olano helmuga zeharkatzen

Iñaki Olano helmuga zeharkatzen.

 

Goiza lainopean esnatu bada ere, eguraldi bikainarekin jokatu da gaur Gabirian Leharrei mendi lasterketa. Hirugarren edizio honetan 115 korrikalari atera dira 09:30ean —138 zeuden izena emanda— inguruko mendietan 24 kilometroko ibilbidea osatzeko. Bi ordu pasatxo eta gero, Iñaki Olano altzotarra iritsi da helmugara  (2:02:09 ordu) eta lasterketa irabazi du. Bigarren postuan, 45 segundora, Martin Diez Virto segurarra sailkatu da (2:02:54), eta hirugarrenean, ia hamar minutura,  Sergio Sedano idiazabaldarra (2:11:59).

Emakumezkoetan, goierritar bat izan da irabazlea, Urretxuko Ainhoa Sanz, 2:25:05eko denborarekin (12.a izan da sailkapen orokorrean). Bigarren postua Errenteriako Amaiur Iglesiasentzat izan da eta hirugarrena, Jone Cerezo zumarragarrarentzat.

Ikusi hemen argazki galeria:

Ainhoa Sanz, lehen emakumezkoa

Ainhoa Sanz, lehen emakumezkoa. ARGAZKIA: Aimar Maiz

 

Ikuis

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend