Euskaraldiarekin bat egin dute ordiziarrek
Ordiziarrek ere bat egin dute Euskaraldiarekin. Herritar ugari bildu ziren atzo arratsaldean, Plaza Nagusian egin zuten aurkezpen ekitaldian. Ekimenari hasiera emateko, taldeko argazkia atera zuten. Euskara gehiago erabiltzeko konpromisoa hartu duten hainbat herritar dira atzoko ekitaldian egon zirenak. Azaroaren 23an emango zaio hasiera Euskaraldiak bultzatutako ekimenari eta oraindik izena eman ez duten herritarrek, www.euskaraldia.eus atarian egin dezakete. Horretaz gain, Ordiziako ohiko lekuetan jarritako buzoietan ere etxez etxe banatu den izen-emate orria utzi daiteke.