Burdin Aroko harresia aurkitu dute Murumendin
Irailaren hasieran egindako indusketa arkeologiko batzuen arabera, Murumendiko gainean Burdin Aroan eraikitako harresia dago. Suhar Arkeologia Taldeak egin ditu indusketak eta zeramika pieza ugari agertu dira. Pieza horiek denak eta harresitik ateratak...
Irailaren hasieran egindako indusketa arkeologiko batzuen arabera, Murumendiko gainean Burdin Aroan eraikitako harresia dago. Suhar Arkeologia Taldeak egin ditu indusketak eta zeramika pieza ugari agertu dira. Pieza horiek denak eta harresitik ateratakoak aztertzen ari dira, eta oraindik ziur esaterik ez badago ere, arkeologoen iritziz Burdin Arokoak dira. Suhar taldeko Ander Arresek azaldu duenez, “Murumendin bi harresi ilara nabarmentzen dira. Jendeak uste du mendiko bideak direla, baina guk egin ditugun zundaketetan garbi ikusten da harresi bakarra dela”. Harresiak bi horma izango lituzke, eta batetik bestera bete lana. “Malda handia dagoenez zokalo batzuk erabiliz altuera ezberdinak eraiki eta maldaren amaieran langa egongo zela uste dugu”.
Oraingoz ez dute zundaketa gehiago egingo, baina bigarren etapa batean Murumendin bizitokirik ote zegoen jakiteko saiakera egin nahi dute. “Ez dugu postezulorik edo horma egiturarik aurkitu, baina beste aztarna batzuk bai. Horregatik bigarren helburua bizitokia definitzea izango da”.