Iñaki Maiora Ormaiztegiko alkate ohiari 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak
Iñaki Maiora Ormaiztegiko alkate ohiari bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Donostiako Probintzia Auzitegiko epaileak prebarikazio eta ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik. Bi urteko epean beste deliturik egiten ez badu, Maiorak ez ...
Iñaki Maiora Ormaiztegiko alkate ohiari bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Donostiako Probintzia Auzitegiko epaileak prebarikazio eta ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik. Bi urteko epean beste deliturik egiten ez badu, Maiorak ez du kartzelara joan beharrik izango. Epaileak 10 urterako ere inhabilitatu du eta beraz, ezingo du Administrazio Publikoan aritu edota Administrazio Publikoko lan postu bat izan.
2002 eta 2003 urteen artean, Ormaiztegiko udaletxean prebarikazio eta ondasun publikoak bidegabe eralgi zituela aitortu zuen Iñaki Maiora alkate ohiak, epailearen aurrean eta epaileak ezarritako zigorra onartu egin zuen, Fiskalatzarekin eta akusazio partikularrarekin adostasunera iritsi eta gero. Aitortutakoaren arabera, 2002 eta 2003 urteen artean besteak beste, hainbat zerbitzu esleitu zituen Ormaiztegiko udaletxean jarraitu beharrezko prozedurak jarraitu gabe, bi arkitekto eta aholkulari bat izendatu zituen ahoz eta Irizar enpresari pabilioi bat eraikitzeko baimena eman zion lurzoru urbanizaezinean. Maiorak independiente bezala jardun zuen alkatetzan, 2002an bere alderdiak, EAJ-k, baimena kendu eta gero.