19an itxiko dute 'Iraganeko nostalgia' erakusketa Legazpin
Javier Gonzalez legazpiarrak prestaturiko Legazpi: Iraganeko nostalgiak erakusketa hilaren 19ra arte egongo da zabalik. 35 margolanekin osatu du erakusketa eta astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20.30etara egongo da ikusgai.
Lanak hiru gelatan jarri dituzte. Bitan (25 lan guztira) erakusketa osoari jarri dion izenburuarekin bat datozen lanak aurki daitezke, hau da, XX. Mendeko Legazpi sorburutzat dutenak eta garai hartako argazkietan oinarrituak. Hirugarren gela batean beste hamar lan jarri ditu, natura eta erretratuak ardatz harturik.