Hamaikabat alderdiak egoitza berria irekiko du zapatuan Urretxun
Urretxuko Hamaikabat alderdiak egoitza berriko irekiera ekitaldia ospatuko du zapatuan, hilak 13. Urretxuko Labeaga kaleko 52. atarian dago egoitza eta ekitaldia 11:30ean hasiko dute. Bertan, Jon Zufiaurre, Hamaikabateko Urretxuko, Zumarragako eta Ezkio-Itsasoko presidentea; Martin Beramendi, alderdiko Gipuzkoako presidentea eta Iñaki Galdos, alderdiko presidentea izango dira, besteak beste.