Elurrezko panpina opera eskainiko dute zapatuan Legazpin
Lurbira Opera taldeak eskainiko du ikuskizuna eta familia osoari zuzenduta egongo da. Emanaldia 17:00etan hasiko dute Latxartegi aretoan eta antolatzaileen esanetan, bereziki 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako saioa izango da. “Elurrezko panpina gidoia orijinal bat da, mundu osoko gabon kantak bilduz Mikel N’Dongek moldatutako musika duena. Kutxak sustaturiko emanaldia da.