Jexuxmari Lasak irabazi du 2. mailako Euskadiko Aizkora Txapelketa
Legorretako aizkolari Jexuxmari Lasa da atzodanik 2. Mailako Euskadiko aizkora txapeldun. Donezteben (Nafarroa) atzo, ostirala, jokatutako finalean minutua eta 54 segundoko aldea atera zion bigarren sailkatutako Oihan Larretxeari. Lasak lehen titulua d...
Legorretako aizkolari Jexuxmari Lasa da atzodanik 2. Mailako Euskadiko aizkora txapeldun. Donezteben (Nafarroa) atzo, ostirala, jokatutako finalean minutua eta 54 segundoko aldea atera zion bigarren sailkatutako Oihan Larretxeari. Lasak lehen titulua du zilarrezko mailan, eta datorren denboraldian Euskadiko Maila Nagusian aritzeko eskubidea ere irabazi du tituluarekin batera. Baita Larretxeak ere, bigarren sailkatzeagatik. Doneztebeko pilotalekuan 450 bat ikusleren aurrean jokatu zen atzo finala. Sei pago enbor ebaki behar izan zituzten sei aizkolarik: Jexuxmari Lasa (Legorreta, 36 urte), Xabier Mindegia (Beintza Labaien, 26), Oihan Larretxea (Bera, 20), Manuel Kañamares (Arostegi, 46), Ander Eratsun (Aurtitz, Ituren, 20) eta Ugaitz Mugertza (Mutriku, 23) aritu ziren lehian. Bi kanaerdiko, 60 ontzako beste bi eta bi oinbiko egur ebaki ondoren, honela geratu zen 2. Mailako Euskadiko txapelketaren sailkapena:
- Jexuxmari Lasa (23:17 minutu).
- Oihan Larretxea(24:31).
- Ugaitz Mugertza (25:52).
- Ander Erasun (26:22).
- Xabier Mindegia (27:15).
- Manuel Kañamares (27:55).