Hiri hondakinen kudeaketari buruz emandako parte hartze prozesuaren ondorioak aurkeztuko dituzte bihar, azaroaren 24a, Ormaiztegin
Ormaiztegiko Udalak hiri hondakinen kudeaketa ereduen inguruko hausnarketa prozesua du abian jarrita eta bihar (azaroaren 24a) parte hartze prozesuaren ondorioak aurkeztuko dituzte udaletxeko areto nagusian 19:00etan. Orain arte hiru bilera egin ditu...
Ormaiztegiko Udalak hiri hondakinen kudeaketa ereduen inguruko hausnarketa prozesua du abian jarrita eta bihar (azaroaren 24a) parte hartze prozesuaren ondorioak aurkeztuko dituzte udaletxeko areto nagusian 19:00etan.
Orain arte hiru bilera egin dituzte ormaiztegiarrek hiri hondakinen kudeaketa ereduen inguruko hausnarketa prozesuaren baitan. Lehendabiziko batzarrean, Sasieta Mankomunitateko kide batek ‘Bosgarren edukiontzia’ bezala ezagutzen den eredua izan zuen mintzagai. Bigarren bileran Usurbilgo kide batek ‘Atez-ate’ bezala ezagutzen den ereduari buruzko azalpenak eman zizkien herritarrei. Hirugarren bileran aurreko bileretan aurkeztutako ponentzien ondorioen aurkezpena egin zuten. Hau da, bi ereduen indarguneak eta ahuleziak izan zituzten hizpide. Ondoren bilerako parte hartzaileak bi taldetan banatu ziren eta bi ereduen inguruko eztabaida eman zuten. Behin hiru batzarrak eginda, biharko hitzorduan prozesu osoaren ondorioak aurkeztuko dituzte antolatzaileek.