Nori esango lioke euskarak ''eskerrik asko''?
Otamotz.com • Pasa den astelehenean hasi eta hilak 28ra arte iraungo du merkatariak eta dendariak saritu kanpainak. Urretxuko eta Zumarragako okindegietan eta Legazpiko liburu-dendatan kutxak jarriko dituzte.
Aurtengo leloa ondokoa da: euskarak hitz egingo balu, nori esango lioke eskerrik asko? Herritarrek euren bozka sartu ahal izango dute kutxa hauetan, euskarazko zerbitzu onena eman dien dendari edo merkataria sarituz. Gainera aurten, otamotz.com-en bitartez ere bozka emateko aukera izango da, baita Zingi-Zango Legazpiko atariaren bitartez ere.