Segurako Txanbolinpe lagun taldeak bidaia antolatu du Bartzelonara

Txanbolinpe lagun-taldeak Bartzelonara bidaia antolatu du Bartzelonaren eta Realaren aurkako partida ikusteko helburuarekin. Abenduaren 11an irtengo dira Seguratik. Hotelean gaua pasatu eta partida ikustera joango dira eta abenduaren 12an itzuliko d...

Txanbolinpe lagun-taldeak Bartzelonara bidaia antolatu du Bartzelonaren eta Realaren aurkako partida ikusteko helburuarekin. Abenduaren 11an irtengo dira Seguratik. Hotelean gaua pasatu eta partida ikustera joango dira eta abenduaren 12an itzuliko dira. Bazkideek 90 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 110 euro. Prezio horren barruan partidurako sarrera, autobusa, bideko hamaiketakoa eta hotela (gaua eta gosaria) sartzen dira. Izena emateko azken eguna azaroaren 28a da. Izena eman nahi duenak  Segurako Imaz jatetxera joan beharko du. 656 71 80 76 telefono zenbakira ere deitu dezake edota txanbolinpe@gmail.com-era idatzi.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa