Ormaiztegiko San Andres jaiak bete betean diren honetan, festa giroaz gozatzeaz gain, herriak eta herritarrek 30 urtean izan duten bilakaera bertatik bertara ikusteko aukera izango da, herritik mugitu ere egin gabe. Hori guztia, Angel Elorzaren eskutik, udaletxearen azpiko aretoan argazki erakusketa jarri baitu. Erakusketa hiru ataletan dago banatuta: Herriaren aldaketa fisikoa, Herriko elkarteen, taldeen eta erakundeen jarduera eta azkenik, Jaiak, ospakizunak eta ohiturak. Guztira 600-650 argazki daude bertan eta gaurtik asteartera bitartean ikusi ahalko dira: gaur arratsaldean soilik eta gainerako egunetan, eguerdian eta arratsaldean. Aurtengoa ez da Elorzak egin duen erakusketa bakarra, baina bai zabalena 1980tik 2010era bitarteko argazkiak bildu baititu bertan. Artxibo garrantzitsua da zentzu horretan eta ikusterraza, lan denak data jarrita eta horren arabera ordenatuta baitaude. Argazkiak ikustera gerturatzen denak, ahaztuta zituen hainbat kontu bergogoratzeko aukera izango du. Eta ez hori bakarrik. Ordutik hona, Ormaiztegik eta ormaiztegiarrek izandako aldaketak ere ikusi ahalko dituzte, Elorzaren lanak baitira aldaketa horien testigu. «Ormaiztegi fisikoki dezente eraldatu da, beste herri batzuetan baino etxe gutxiago egin dituzten arren. Herritarren ohituretan, janzkeran… ere aldaketa ugari eman da», dio Elorzak. Argazkigintzaren aldaketa Argazkigintzak berak ere aldaketa itzela eman du. Elorzaren ustez, nabarmenena kamara digitalaren sorrera izan da. «Lehen karreteak errebelatzen dirua joaten zen eta argazkia [...]
Atseden jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak ‘Segura: herria ezagutzen’ izeneko lehiaketa du martxan azaroaren 15etik. Atsedenen 25. urteurreneko ospakizunen barruan, Segurako Udalak lehiaketa bat egin zuen. Herritarrek Segurako 144 ate...