III. Argazki Digital Lehiaketako sariak eman dituzte Igartubeiti museoan
Hirugarren urtez antolatu dute Igartubeiti museoan Argazki Digital Lehiaketa Sagardo Asteko ekitaldien barruan. Lehiaketa hau Legazpiko Ikatza eta Urretxuko eta Zumarragako Argazki taldeen lankidetzarekin egiten dute. Hemeretzi partehartzaile izan dira aurten, hamabi heldu eta zazpi haur. Gorka Salmeron (argazkilaria), Julian Gil (Ikatza) eta Guillermo Murciego (Argazki) izan dira epaimahaikide eta aurtengo irabazleak: Helduak Xabier Artola Iñaki Gonzalez Luis Zubizarreta Haurrak Mikel Ferreiro Lucia Rogado Jon Ander Campos Irabazle guztiak ezin izan dira gaurko sari banaketan egon. Ondoren, argazkien proiekzioa egin dute Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museoan.
Hirugarren urtez antolatu dute Igartubeiti museoan Argazki Digital Lehiaketa Sagardo Asteko ekitaldien barruan. Lehiaketa hau Legazpiko Ikatza eta Urretxuko eta Zumarragako Argazki taldeen lankidetzarekin egiten dute. Hemeretzi partehartzaile izan dira aurten, hamabi heldu eta zazpi haur. Gorka Salmeron (argazkilaria), Julian Gil (Ikatza) eta Guillermo Murciego (Argazki) izan dira epaimahaikide eta aurtengo irabazleak:
Helduak
- Xabier Artola
- Iñaki Gonzalez
- Luis Zubizarreta
Haurrak
- Mikel Ferreiro
- Lucia Rogado
- Jon Ander Campos
Irabazle guztiak ezin izan dira gaurko sari banaketan egon. Ondoren, argazkien proiekzioa egin dute Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museoan.