Gazte Asanblada eta Subeltza musika kolektiboa gustura Eixal Rock-en harrerarekin
Legazpiko Gazte Asanbladak eta Subeltza kolektiboak igorri duten ohar batean azaltzen dutenez, “eskerrak” eman nahi dizkiete bi elkarte hauek pasa den abenduaren 11n ospatu zuten Eixal Rock jaialdira hurbildu edota bertaratu gabe sarrera erosi zuten pertsona guztiei. Saldutako sarrerekin 1600 euro bildu zituzten Eixal baserriaren berritze lanetarako laguntza moduan. Era berean, bi eragileetatik eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartu zuten talde legazpiarrei (Mothership, Eutsi, Sleepwalker, Skapando eta D-Pintxos), Ze esatek taldeari, eta “antolaketan lagundu zuten guztiei”.