Ordiziako Udalak 30 lagun kontratatuko ditu, “langabeziari aurre egiteko” neurri moduan
Ordiziako Udalak neurri sorta iragarri du ekonomia krisiari aurre egiteko. Herrian dagoen langabezia tasarekin kezkatuta daude, eta horren aurka “borroka” egin nahian, sei hilabetez 30 lagun kontratatuko dituzte. Abenduan eta urtarrilean zehar egingo dituzte kontratazioak eta Ordizian erroldatutako langabetuek izango dute lehentasuna. Neurri hau, Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak bultzatu duen Euskadi+ programaren bidez aterako dute aurrera. Azken bi urteetan, Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuak bultzatutako programak erabili dituzte beste kontratazio batzuk egiteko, eta aurrerantzean ere, bide beretik jarraitzeko asmoa agertu dute. Santamaria alkateak gaur azaldu duenez, “mundu mailako krisiaren ondorioei aurre egiteko asmoz, Gobernu Batzordeak definitutako Udal Ekintza Planaren bidez, Ordiziako Udala azken urteetan hartzen joan den neurrietako bat da programa hau”. Krisiaren kontrako plan hori “lau printzipiotan” oinarritzen da: “austeritatea, inbertsio publikoa, lanaren sustapena eta solidaritatea”. Hain zuzen ere, “lana sortzeko printzipioak garrantzia berezia” izan du legegintzaldi honetan, “eta bereziki lehengo urtetik hona”. Hala, programa honen bidez kontratatuko dituzten 30 lagunek INEMen edo Lanbiden izena emanda egon behar dute. Kontratuek 6 hilabeteko iraupena izango dute eta lehentasuna emango zaie 2009ko azaroaren 27a baino lehen Ordizian erroldatuta daudenei. Iñaki Dubreuil zinegotziak, egungo egoera “zaila” dela gogorarazi du. Azken datuen arabera, 588 langabetu daude Ordizian. “Azken hilabeteetan kopurua apur bat [...]
Ordiziako Udalak neurri sorta iragarri du ekonomia krisiari aurre egiteko. Herrian dagoen langabezia tasarekin kezkatuta daude, eta horren aurka “borroka” egin nahian, sei hilabetez 30 lagun kontratatuko dituzte. Abenduan eta urtarrilean zehar egingo dituzte kontratazioak eta Ordizian erroldatutako langabetuek izango dute lehentasuna.
Neurri hau, Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak bultzatu duen Euskadi+ programaren bidez aterako dute aurrera. Azken bi urteetan, Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuak bultzatutako programak erabili dituzte beste kontratazio batzuk egiteko, eta aurrerantzean ere, bide beretik jarraitzeko asmoa agertu dute.
Santamaria alkateak gaur azaldu duenez, “mundu mailako krisiaren ondorioei aurre egiteko asmoz, Gobernu Batzordeak definitutako Udal Ekintza Planaren bidez, Ordiziako Udala azken urteetan hartzen joan den neurrietako bat da programa hau”. Krisiaren kontrako plan hori “lau printzipiotan” oinarritzen da: “austeritatea, inbertsio publikoa, lanaren sustapena eta solidaritatea”.
Hain zuzen ere, “lana sortzeko printzipioak garrantzia berezia” izan du legegintzaldi honetan, “eta bereziki lehengo urtetik hona”. Hala, programa honen bidez kontratatuko dituzten 30 lagunek INEMen edo Lanbiden izena emanda egon behar dute. Kontratuek 6 hilabeteko iraupena izango dute eta lehentasuna emango zaie 2009ko azaroaren 27a baino lehen Ordizian erroldatuta daudenei.
Iñaki Dubreuil zinegotziak, egungo egoera “zaila” dela gogorarazi du. Azken datuen arabera, 588 langabetu daude Ordizian. “Azken hilabeteetan kopurua apur bat jaitsi da, baina datua kezkagarria da oraindik”. Zentzu honetan, programaren balioa eta udalak krisiari aurre egiteko onartu dituen neurrien garrantzia azpimarratu nahi izan ditu.
Neurri sorta onartu dute
Ordiziako Udalak krisiari aurre egiteko onartu duen ekintza planaren baitan, beste hainbat neurri ere aurrikusten dituzte. Lehen aipatutako lau printzipio nagusien bidetik, “udal inbertsio publikoa dinamizatzen eta sustatzen” ari direla esan du alkateak. Honekin batera, “gastu eraginkorrago baterako neurriak” ere aplikatzen ari direla azaldu du. “Udalaren gastua jaitsi dugu, aurreko legegintzaldiarekin alderatuta, %40ko beherakada lortu dugu”. Beste neurri batzuk ere aipatu dituzte gaurko agerraldian, hala nola, enpresen jarduera erakartzeko lurzoruaren kudeaketa arintzea, babestutako eta tasatutako etxebizitzen aldeko apustua, eta gastuen soiltasun neurriak.
Ordiziako Udalaren Ekintza Plana eta gaur eman dituzten langabezia datuak ikusgai daude udalaren web gunean (www.ordizia.org).