Igandean da Pirritx eta Porrotx pailazoen saioa Majori kiroldegian
Datorren igandean, urtarrilak 2, goraino beteko da berriz ere Majori kiroldegia, eta birritan seguruenik. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Ongi etorri Pupu eta Lore! ikuskizun berria taularatuko dute, Eguberri partean Goierriko haurrentzat egiten den ekitaldirik nabarmenenean. Goierriko hiru ikastolek –Ordiziako Jakintza, Beasaingo Andramendi eta Lazkaoko San Benito– eta Urruñako (Lapurdi) Hazia elkarteak antolatu dute emanaldia, eta bildutako dirua Urruñako ikastolari eta Ziburuko Piarrez Larzabal kolegioari laguntzeko erabiliko dute. 1997tik ari dira Goierriko ikastolak eta Hazia elkartea elkarlanean, eta 2003az geroztik antolatzen dute pailazoen saioa Ordizian. Bigarren saiorako sarrerak Iaz bezalaxe, pailazoek bi saio egingo dituzte Ordizian, lehena 16:00etan eta 18:30ean bigarrena. Lehen saiorako sarrera ia gehienak salduta daude, baina bigarrenerako badaude oraindik. Ordiziako Majori kiroldegian, Lazkaoko Gerrikon, Segurako Elorripen, Zaldibiako Joxepanen eta Itsasondoko Kaxintanen eros daitezke.
Datorren igandean, urtarrilak 2, goraino beteko da berriz ere Majori kiroldegia, eta birritan seguruenik. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Ongi etorri Pupu eta Lore! ikuskizun berria taularatuko dute, Eguberri partean Goierriko haurrentzat egiten den ekitaldirik nabarmenenean. Goierriko hiru ikastolek –Ordiziako Jakintza, Beasaingo Andramendi eta Lazkaoko San Benito– eta Urruñako (Lapurdi) Hazia elkarteak antolatu dute emanaldia, eta bildutako dirua Urruñako ikastolari eta Ziburuko Piarrez Larzabal kolegioari laguntzeko erabiliko dute. 1997tik ari dira Goierriko ikastolak eta Hazia elkartea elkarlanean, eta 2003az geroztik antolatzen dute pailazoen saioa Ordizian.
Bigarren saiorako sarrerak
Iaz bezalaxe, pailazoek bi saio egingo dituzte Ordizian, lehena 16:00etan eta 18:30ean bigarrena. Lehen saiorako sarrera ia gehienak salduta daude, baina bigarrenerako badaude oraindik. Ordiziako Majori kiroldegian, Lazkaoko Gerrikon, Segurako Elorripen, Zaldibiako Joxepanen eta Itsasondoko Kaxintanen eros daitezke.