Belaunaldien arteko harremana hobetzeko egitasmoa
Belaunaldi desberdinen arteko harremanak sendotzeko egitasmo berezi bat abiarazi dute Legazpin Sorgintxulo, Buztintegi eta Nagusilan elkarteek. Besteen esperientzietatik ikastea aitzakiatzat harturik, gazteak eta ez hain gazteak espazioa eta denbora partekatzen hasi dira, tailer desberdinen forman. Legazpi Bai foroaren tutoretzaz sortu dute gune partekatu hau, Europar Batasuneko laguntzak baliatuta. Urtebete bada egitasmoa lantzen hasi zirela. Belaunaldi desberdinen arteko komunikazioa hobetzea da helburua, «bakoitzak norbere esperientzia, balore eta ezagutza elkartrukatzeko aukera» izatea. Hilean bitan biltzen dira, hiru talde desberdinetan, «gauza berriak ikasteko aitzakiarekin» diote sustatzaileek. Gazteek plantxan, arropa eskegitzen, josten eta sukaldean otorduak prestatzen ikasiko dute eta helduak aldiz, teknologia berrietan murgilduko dira gazteen eskutik.
Belaunaldi desberdinen arteko harremanak sendotzeko egitasmo berezi bat abiarazi dute Legazpin Sorgintxulo, Buztintegi eta Nagusilan elkarteek. Besteen esperientzietatik ikastea aitzakiatzat harturik, gazteak eta ez hain gazteak espazioa eta denbora partekatzen hasi dira, tailer desberdinen forman. Legazpi Bai foroaren tutoretzaz sortu dute gune partekatu hau, Europar Batasuneko laguntzak baliatuta.
Urtebete bada egitasmoa lantzen hasi zirela. Belaunaldi desberdinen arteko komunikazioa hobetzea da helburua, «bakoitzak norbere esperientzia, balore eta ezagutza elkartrukatzeko aukera» izatea. Hilean bitan biltzen dira, hiru talde desberdinetan, «gauza berriak ikasteko aitzakiarekin» diote sustatzaileek. Gazteek plantxan, arropa eskegitzen, josten eta sukaldean otorduak prestatzen ikasiko dute eta helduak aldiz, teknologia berrietan murgilduko dira gazteen eskutik.