Bakarkako erabiltzaileek urtean 100€ ordainduta, familiek 150€ eta adin txikikoek, jubilatuek, pentsionistek, ikasleek eta langabetuek 50€, Urretxun 2011tik aurrera kirola erosoagoa izango...
Javier Ruiz de Larrinaga jaun eta jabe izan zen igandean Ormaiztegiko ziklo-kros proban. Aurtengoa gainera, proba hori irabazten duen bosgarren aldia da. Bigarrena Iñaki Lejarreta, irabazlearengandik 44 segundura sartu zen helmugan. Bestalde, Egoitz Murgoitio eta Isaac Suarez ez ziren Ormaiztegin izan. Murgoitio Belgikara joana zen, ziklo-kros proba batean parte hartzera eta Suarez berriz, Kantabriara hango txapelketan lehiatzera. Antolatzaileen hitzetan horrek, lehiakortasun eta bizitasun apur bat kendu zizkion Ormaiztegiko norgehiagokari. Gauean euri pixka bat egin arren, ez zen lokatz gehiegirik sortu 2.500 metroko zirkuitoan, baina jende asko inguratu zen Ormaiztegira probaz gozatzeko helburuarekin. Ohikoa den moduan, jenderik gehien Antoneneko zelaiko jaitsiera ikusgarrian pilatu zen. Eguerdi partean egin zuten lehia nagusia. Javier Ruiz de Larrinagak, Iñaki Lejarretak eta Aitor Hernandezek elkarrekin egin zuten lehendabiziko buelta. Hernandezek erorikoa izan zuen ordea, eta min hartu zuen sorbaldan. Ruiz de Larrinagak Hernandez erori izana aprobetxatu zuen ihes egiteko eta hirugarren itzulitik aurrera jada bakarrik joan zen. Ruiz de Larrinagak ezarri zuen erritmoa eta gainerako parte hartzaileak baino maila hobea duela garbi utzi zuen. Lejarretak berriz, bigarren postuan sailkatzea lortu zuen eta hirugarren geratu zen Hernandez. Loic Herbreteau frantsesari gurpila zulatu zitzaion hasieran eta atzera gelditu zen. Txirrindulari saiatua da ordea, eta posizioak irabaziz joan zen. [...]
Aurten ere Legazpiko Haztegi ikastolak jaiotza osatu du. Aurten Baztango haranean oinarritu dira 40 metro koadroko jaiotza osatzeko.
Belaunaldi desberdinen arteko harremanak sendotzeko egitasmo berezi bat abiarazi dute Legazpin Sorgintxulo, Buztintegi eta Nagusilan elkarteek. Besteen esperientzietatik ikastea aitzakiatzat harturik, gazteak eta ez hain gazteak espazioa eta denbora partekatzen hasi dira, tailer desberdinen forman. Legazpi Bai foroaren tutoretzaz sortu dute gune partekatu hau, Europar Batasuneko laguntzak baliatuta. Urtebete bada egitasmoa lantzen hasi zirela. Belaunaldi desberdinen arteko komunikazioa hobetzea da helburua, «bakoitzak norbere esperientzia, balore eta ezagutza elkartrukatzeko aukera» izatea. Hilean bitan biltzen dira, hiru talde desberdinetan, «gauza berriak ikasteko aitzakiarekin» diote sustatzaileek. Gazteek plantxan, arropa eskegitzen, josten eta sukaldean otorduak prestatzen ikasiko dute eta helduak aldiz, teknologia berrietan murgilduko dira gazteen eskutik.
Abenduaren 31an San Silbestre mendi ibilaldia antolatu zuten hainbat herritarrek Zumarragan. Urtarrilaren 1ean aldiz Irimora joateko ohiturari eutsi zioten makina bat herritarrek....